XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK

Jarraian, liburuki honetan erabilitako oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko ditugu, emaitzen taulak errazago uler daitezen.

OSASUN-ZENTROETAKO LANGILEAK

Ez dira osasun-zentroetako langile gisa sartu itundutako enpresen langileak (garbiketakoak, ikuzketakoak, etab.etakoak), ez eta trebakuntza aldian zeuden langileak ere (BAME, OLT).

Sartu dira 94-XII-31n benetan zeuden langileak, eta ez lanpostu-zerrendetan agertzen ziren lanpostuak.

Ondokook ere ez dira sartu:


- Zerbitzu-emankizunean zeuden langileak, beste erakunde bati atxikita zeudenak.
- Eszedentzian zeuden langileak.
- Aldi baterako bajan egoteagatik ordezkatuak izan ziren langileak.

Behin behingo lan-hitzarmena zeukatelako edo zerbitzu emankizunean zeudelako osasun-zentroetan ziharduten langileak, aldiz, sartu dira.

Ospitaleari lotetsiak.- Lan edo estatutu hitzarmen bidez ospitalearen menpe zeuden langileak.

Ohiko lankideak.- Ospitalean baina hitzarmenik gabe lan egiten zuten langileak.

Langileak guztira.- Zuzendari eta kudeatzaileek, osasun-asistentzitarako langileek eta gainerako langileek osatzen dute.

Zuzendariak eta kudeatzaileak.- Ospitalearen zuzendaritzaz eta kudeaketaz soilik arduratzen ziren langileak dira.

Zuzendaritza eta administrazio lanak osasun laguntzekin batera burutzen zituzten medikuak mediku gisa azaltzen dira soilik, bikoiztasunik gerta ez dadin.

Medikuak.- Lana ospitalean bertan egiten zuten mediku guztiak, bere lanpostua dena dela (zerbitzuburua, etab.).

Ez dira sartu BAMEak, borondatezko laguntzaileak eta bekadunak.